HASIERAKO ORRIA - PÁGINA PRINCIPAL http://munduabizikletaz.blogspot.com.es/

sábado, 13 de octubre de 2012


IRAILA - URRIA 1.855 km 

ONGI ETORRI INDIARA

Jakinaren gainean geunden, abisatu ziguten, eta halere zaplazteko ederra jaso dugu. Soinu, zabor, ke, kirats, txirotasun eta erokeriazko zaplaztekoak bete-betean harrapatu gaitu. Askotan entzungo zenuten kopla hau, ba halakoxea izan da Indiak ekaini digun ongi etorria. Azal gogortua, oso gogortua eduki behar da hankarik, besorik gabeko elbarriak nonahi eskean ikusi eta aurrera egiteko edo ume jaio berria eskuetan duen neskatila etorri eta ezikusiarena egiteko. Kalean, etxerik gabe milaka pertsona bizi da hemen. Sekulako trafikoa, zaborra nonahi, pixa-usaia…



Eta halere zeinen txoko ederrak dituen Indiak. Hasteko, Amritsar hirian dagoen Sij erlijioaren Urrezko Tenplua. 




Delhiko Indiako Atea. Delhi izan da gure Indiarako atea.



Nola ez, Agrara bisita egiteko tartea izan dugu Taj Mahal txundigarria ikusteko. Sinesgaitza da horrelako zikinkeria eta kaosaren artean nola agertu daiteken hain gauza ederra.




Agran Yamuna ibaia. Ausartuko al zinateke ur horietan bainua hartzen? Gu ez!



Delhiko Paharganj auzo eroa. Kalean jendea lotarako prest eta Indian hain ugariak diren “ciclorickshaw”ak, pedalei eraginez dabiltzan taxiak. Gidari askok bertan lo egiten dute.




Ez genuke inoiz pentsatuko baina halaxe izan da. Delhiko Indira Gandhi aireportuan aurkitu dugu babesa. Normalean inolako erakarpenik ez duten aireportu horietako batean topatu dugu, Delhiko eroetxetik hiesi, sosegua eta erlaxatzeko denbora. Srinagarrerako hegazkina hartu dugu. Ea iparraldeko Kashmirren lasaitasun pixkatxo bat aurkitzen dugun!





Bizi gera, bizi gera… ez pentsa alfertu egin garenik baina internet lortzea ezinezkoa izan zaigu. Kargilen teorian bazegoen, baina “it’s no working” eguna egokitu zitzaigun.  Hona hemen egun hauetako kronikak.

 SRINAGAR, LEHENENGO PEDALKADAK ETA…

Srinagarren aurkitu genuen bilatzen genuen lasaitasuna, inguruko Dal eta Nagin lakuetan bereziki. Txalupan egindako txangoa zoragarria. Egunak eman ditugu bertan dauden ehunka txalupa-etxeetako batean ostatu hartuta laku inguruko bizitzaz gozatuz: Lore-saltzailea, erosketak garraiatuz merkataria, emakumea barazkiekin, turista indioak pasioan... Egia esan, inguruan hainbeste militar egongo ez balitz, toki lasaia dela esango genuke. Nonahi daude hemen militarrak, paisaian txertatuta daudela dirudi.




Srinagarreko edozein txoko da egokia errezoan aritzeko




Gustura egonda ere, bizikleta hartzeko eguna iritsi zen. Erritmo lasaian eta presarik gabe, gorputzaldia ez baitugu oso ona oraindik. Lehenengo maldak mendialderantz eta bi egunetan Sonamarg herrixkan geunden, mendi ederrez eta bertako turistez inguratuak.




Bidean neskatilak intxaurrak jasotzen




Sonamarg herrixka



Baina egiari zor, kontua gozoa baino nahiko gazi-gozoa doa oraingoz. Badirudi herrialde hauetan badagoela, nolabait esateko, ordaindu beharreko bide-saria: diarrea. Eta gu behintzat, ederki ordaintzen ari gara. Egun batzuk daramagu beherakoa ezin gainetik kendu, sabela nahastuta, sukarra…  hauxe gure lagunik onena




Ez pentsa denak hain txukunak direnik!

LEHENENGO MENDATEA ETA KARGILEN

Ez genuke txakur txiki bat emango gugatik Sonamargetik bizikletaz atera ginenean. Zoji La mendatea geneukan parez pare eta aurreko bi egunak ohean pot eginda eman ondoren… baina lortu genuen, bai horixe! Zoji La mendatetik, lokatz eta kamioi artean pixkanaka gorantz jo genuen. Aurreko bi egunetan euria egin zuenez eta mendatea itxita egon zenez, sekulako korapiloa lotu zen mendatean. Nork askatuko? Kamioak igo nahian, kamioiak jaitsi nahian… a ze eromena.




Kostata bada ere, batzuen eta besteen artean, sigi-saga, mendatearen gainera iritsi ginen.





Nahiz eta oraindik nahiko ahul gauden, inguruko edertasunak asko laguntzen du aurrera egiten. Mendi elurtuen eta bailara lehorren artean Kargilera iritsi gara, Leh ondoren Ladakheko herririk handienera. Paisaia zoragarria, kamioiak nazkagarriak eta jendea jatorra.





Txapela buruan eta ibili munduan!





LEH-N GARA!

Azkenean iritsi gara Ladakheko hiriburura. Hori bai, Kargiletik honaino atzean geratu diren kilometroak zoragarriak izan dira. Kargiletik irten ginen egunean bertan islama utzi eta budismoak ongi etorria eman zigun. Tenpluak, Budaren irudiak, Ladakheko lauki formako etxe tipikoak eta jende lasaia. Askotan kosta egiten zaigu Indian gaudela pentsatzea. Mendateetan gora eta behera gozatuz ibili gara eguraldi ona lagun. 





Ingurua oso lehorra da, basamortu itxurako mendiak eta tontor elurtuak. Ederra.



Namika La gaina (3827m)



Hanaskot herrixkara iritsi ginenean ezusteko ederra hartu genuen. Lo egiteko tokia zegoela suposatzen zen baina itxita aurkitu genuen. Inguruan galdezka hasi eta bertako familia baten etxean eman genuen gaua. Ahaztezina. Etxekoandrea errezoan aritzeko erabiltzen duten tramankulua eskuan duela jira eta bira



Eta hurrengo goizean erregali ederra genuen zain, ingurua elurtua! Fotu La (4105m) mendateko igoera aho zabalik egin genuen. Paisaia ipuin batean bezala.





Mendate gainean margolaria topatu genuen. Txukun-txukun utzi zuen seinalea gure argazkirako. Hori bai, margotzeko trasteak ez zituen kendu!




Eta igotzen dena…




Bidean topatu ditugun herrixka batzuk ezagutzeko aukera ezin genuen galdu. Gompa edo tenplu budista ederrak Budaren margo eta irudiz josita.

                                                           Lamayuru


                                                           Alchi


Likkir


Indian harritu gaituen gauzetako bat haurrak lanean ikustea izan da. Gaztetxo eta haur asko ikusi ditugu lanean ostalaritzan, zerbitzari, sukaldari eta batzuetan jatetxeetako arduradun.




Lehra iristen Zanskar ibai argia Indus ilunarekin bat egiten du. Gero Pakistanerantz joko du Indusek.



Eta azkenean… Leh. Orain atseden egun batzuk ingurua ezagutzeko.





LEH

Primeran egokitu gara Lehko lasaitasunera. Egia esan, ofizialki Ladakh India bada ere, errealitatean zerikusi gutxi dauka honek gainontzeko Indiarekin. Hau Himalaya da, beste mundu bat. Turismo garai nagusitik kanpo gaudenez ez da atzerritar gehiegi sumatzen kaleetan. Lau egun eman ditugu atsedena hartzen, ongi lo egiten, ongi jaten (bizioak barne) eta gure burua atontzen. Euskal Herrian ia galdu diren ofizioak oso zabalduak daude hemen.



Ingurunea ezagutzeko tartea ere izan dugu. Lehko eraikinik dotoreena eta ezagunena bertako jauregia da, garai batean, diotenez, munduko eraikinik handiena izan zen. Bera da Lehko zaindaria.






Jauregitik gora, tontor batean gaztelua dago, Lehko puntaren puntan.



Hauetaz gain, budismoarekin zerikusia duten txoko ugari ditu Lehk. Hiria budismori guztiz lotuta dago eta edozein lekutan aurki ditzakezu estupak, tenpluak, errezoak…



Eta nola ez, kaleetan jendea salerosketan. Emakume nekazariek kale nagusiko espaloietan antolatzen dituzte beraien dendatxoak.




Baina ez ezazue uste Lehn dena atsedena eta lasaitasuna izan denik. Lehtik  iparralderantz  Khardung La mendatea dago. 39 kilometrotan 3.500 metrotik 5.353 metrora igotzen da errepidea. Egun osoko txangoa egin dugu eta nahiz eta alforjarik gabe joan, zinez gogorra izan da igoera. Garaiera horietan oxigeno falta nabaria da! Kostata bada, goraino iritsi gara. Espero dugu bihar hasiko dugun Manalirako bidea egiteko balio izana. 






Nos hemos adaptado estupendamente a la deseada tranquilidad de Leh. Aunque oficialmente esta zona pertenece a la India, en realidad no tiene nada que ver con el resto del país. Esto es otro mundo: ¡el Himalaya! Hemos pasado cuatro días descansando, dúrmiendo bien y disfrutando de algún que otro capricho culinario. Como podéis ver, por aquí aún se conservan intactos viejos oficios que en Euskal Herria hace tiempo que tuvieron que cerrar la persiana.

Sin embargo, también hemos tenido tiempo de conocer los alrededores de Leh. El edificio más elegante de la zona es el palacio, que según cuentan, alguna vez fue el más grande del mundo. También nos encontramos con un hermoso castillo, anclado en la otra punta de Leh. Y como no podía ser de otra manera, a nuestro paso hemos ido encontrando mil y un lugares de tradición budista: estupas, templos...

No penséis que la tranquilidad asiática se ha apoderado de nosotros, ¡no! Al norte de Leh se encuentra la cordillera Khardung La. En 39 kilómetros pasamos de 3.500 metros a 5.353. Por esta carretera hemos realizado una excursión de día, y la subida ha sido dura, a pesar de haberla hecho sin las alforjas. Esperamos que esto nos haya servido de entrenamiento para  el camino que emprenderemos mañana hacia Manali.

IRITSI GARA MANALIRA!

Lehtik pozik atera ginen atseden hartuta, sabelak ongi beteta eta eguraldi ona lagun. Sebastian lagun argentinarrak ere gurekin egin zuen Thikserainoko bidea. Thikseko gompa Ladakheko ederrenetariko bat da. 


Bertan monje budisten bizitza ikus daiteke. Errezoak, kantuak, eguneroko joan-etorria… gazte gaztetatik hasten dira batzuk.


Sebastian agurtu genuen eta aurrera jo gure Manalirako bidean.



Aurretik Tanglang La mendate izugarria genuen, Lehtik Manalirako bidean garaiena 5.300 metrorekin. Guztira 60 km egin genituen gorantz, hori bai, bi egunetan banatuta.


 Batzuetan ongi, besteetan...  bukaeran, hori bai, beti daukagu tontorra zain! Eta malda-behera ere bai!




Altuera horietan ez da oso erraza garbiketaren kontua. Dutxa gehienetan erreka izaten da eta hotz handia egiten duenez eguneroko garbiketa zaildu egiten da. Hala nola moldatu gara.


Morei lautadetan oso gogor eragin genion pedalei. Haizea aurrez aurre jarri zitzaigun eta sekulako hotzari ere aurre egin behar izan genion.


Hori bai, lautadaren bukaeran sekulako arroila polita aurkitu genuen.


Arroilan gordeta Pangeko Dhabak daude. Dhabak zer diren azaldu behar dugu, ezinbestekoak izan baitira Lehtik Manalirako bidea egiteko. Bide hau neguan guztiz itxita dago, normalean maiatzetik urrira egoten da irekita, elurraren arabera. Tarte horretan, Leh inguruko herrietatik eta Manali inguruko herrietatik familiak igotzen dira bide honetara. Bertan, kanpin-denda erraldoi batzuk jartzen dituzte eta bidaiarioi janaria eta lotarako txokoa eskaintzen digute. Kamioilariak, autobusetako bidaiariak, moto-bidaiariak eta, nola ez, bizikletan bidaiatzen dugunok zinez eskertzen ditugu dhaba hauek.


Gehienbat, guk bezala, zero azpiko tenperaturei aurre egin behar izan diegunean. Azarorako Dhaba hauek hustu, deseraiki eta kamioietan beraien herrietara bueltatzen dira familiak.


Bide hauen mantenuan langile ugari aurkitu ditugu. Bi motatako langileak daude. Alde batetik, Indiako zonalde txiroenetatik ingurune hauetara hilabeteak pasatzera datozenak. Oso jende pobrea da eta oso egoera kaxkarrean pasatzen dituzte hilabete hauek. Hotza, kanpin-denda zaharretan lotan, janari urria, zikin, lan gogorra…


Eta bestetik, inguruko herrietatik goizean goiz lanera kamioietan igotzen diren, nagusiki, emakumeak. Hauek, gutxienez, etxera bueltatzen dira lotara. Umore hobearekin aurkitu ditugu. Langile hauen guztiengatik ez balitz, ezingo litzateke errepide hauetan ibili.


Pangetik gora Lachunlung La mendatea (5.077m) eta jarraian Nakeela La (4.937m) genituen zain. Gauzak lasai hartu eta tarteko Dhaban lo egin genuen.






Handik behera jaitsiera luuuuuuuuzea ederki gozatzeko Gata bihurguneetatik barna eta Sarchuko Dhabak eguna bukatzeko.



Sarchun bukatzen da ofizialki Ladakh. Pena handiz agur esan diogu lurralde honi, bueltatuko garenaren sentipenarekin. Laster arte.


Bidean lagun asko topatu ditugu. Batzuek bizikletaz eta besteek, aita-seme poloniar hauek bezala, motoz egiten dute bidea. Royal Enfield moto indioak erosi edo alokatu eta Indian zehar bidaiatzeari ekiten dion jende ugari ikusi dugu (ezta, Alus eta Esti?). Semeak 16 urte besterik ez ditu eta hilabeteak darama bikote honek motoz bidaiatzen. Bideak askotan topo egin dugu beraiekin.


Hurrengo goizean igo genuen Baralacha La mendatea (4.918m). Mendate honetan Himalaya mendikatea gurutzatu genuen eta paisaia ere aldatzen hasi zen. Ladkaheko lehortasunetik mendi elurtuetara. Igo ditugun mendateetatik ederrenetarikoa.




Mendatetik oso gertu Suraj Tal laku ederra dago.


Beste jaitsiera luze baten ostean Lauhal bailaran sartu ginen paisaia guztiz aldatuz. Bat-batean, Suitzako Alpeetan geundela zirudien. Pinuak, belarra, kolore berdeak, mendi elurtuak, glaziarrak mendietatik zintzilik… Sekulakoa izan da paisaiaren kontrastea.







Keylongen, Lahual bailarako herri nagusian, Silvio topatu genuen bere bizikletarekin. Berak atera digu lehengo argazkia biok elkarrekin bizikletaz.




Elkarrekin egin genuen Keylongetik Gramphoorainoko eguna. Gramphoon Silviok Spiti bailarako bideari ekin zion eta guk, Gramphooko Dhaban lo egin genuen (Spitikoa beste baterako, ados Dorron?). Bertan Akshira gaztetxoa ezagutu genuen, etxerako modukoa. 12 urte ditu eta, zoritxarrez, Dhaban lan egin eta ez doa eskolara.


Hurrengo goizean ibilbideko azken mendatea igo behar genuen, Rotang La (3.988m). Sentipen gazi-gozoarekin ekin genion igoerari. Helburua lortuko dugunaren sentipen pozgarria eta ingurune eder hau uztearen tristura nahasten dira holakoetan.



Gailurrean poza gailendu zitzaigun. Lortu dugu!!!


Eta azken jaitsiera luuuuuuuzea, 3.988 metrotik 1.900 metrora 50 kilometroan. Aupaaaaa!



Manalira iritsi eta ondoan dagoen Vashist herrixka lasaian hartu dugu osatu. Ospatzeko ordua: pika handi bat eta pizza handiagoa!!!


Hori bai, bide honen gogortasunak bere ordaina izan du. Koldoren atzeko gurpileko uztaia apurtuta iritsi da Manalira. Atzo bigarren eskuko uztai bat lortu genuen Kullu hirian eta konponketa egiteko mekanikoa baita ere. Itxura hona du. Ea irauten duen.


Duela hilabete hasi genuen Srinagarretik Lehra eta Lehtik Manalirako bidea. Ez genekien egiteko gai izango ginen eta egia esan, oso pozik gaude, inoiz egin dugun ibilbide ederrenetariko bat egin dugunaren ustearekin. ESKERRIK ASKO IÑIGO, zuregatik ez balitz, ez genuke hau guztia bizi izango.


YA ESTAMOS EN MANALI

Salimos contentos, con buen tiempo y la tripa llena. El camino hasta Thikse lo hacemos en compañía de Sebastián, un amigo argentino. A nuestra llegada  a Thikse la gompa se nos presenta en el camino como una de las más bonitas de Ladakh. Allí, tenemos la gran suerte de poder observar cómo es la vida de los jóvenes monjes budistas. Su día a día entre rezos y canciones, el ir y venir de la rutina...

Tras despedirnos de Sebastián, nos encaminamos hacia Manali. Antes, sin embargo, nos esperaba el impresionante puerto de Tanglag La, con una altitud de 5.000 metros y 60 kilómetros de dura subida, repartido en dos etapas. 

Como ya habréis imaginado, el tema de la limpieza en esas circunstancias no resulta nada sencillo, así que nos adaptamos como podemos, con una rápida limpieza a orillas del río.

Tras atravesar la llanura de Morei con el viento en contra, llegamos a la hoz de Pang que nos encamina hasta las Dhabas. Llegados a este punto resulta necesario hacer una breve pausa en el camino para explicar de qué trata esto de las dhabas. Pues bien, resulta que el camino entre Leh y Manali permanece cerrado durante todo el invierno a causa de la nieve; por lo que sólo entre los meses de mayo y octubre es posible recorrerlo. Durante esta temporada, algunas familias montan tiendas de campaña gigantes, como podéis ver en las fotos, a pie de camino. En ellas nos ofrecen alojamiento a todos los viajeros que estamos de paso: motoristas, camioneros y por supuesto a los cicloviajeros como nosotros. Lo agradecemos de veras.

Continuando con la subida, nos esperaba el puerto de Lachunlung La (5.077m) y a continuación el de Nakeela La(4.937m). Nos lo tomamos con calma y descansamos en una de las dhabas. De ahí en adelante, encontramos una larguísima bajada en la que pudimos disfrutar de lo lindo.

A lo largo del camino hemos encontrado buena gente. Algunos en bicicleta y otros en moto (una familia de polacos). Con ellos nos hemos ido encontrando varias veces a lo largo de esta travesía.

Y del paisaje seco de Ladkah, pasamos a los montes nevados de la cordillera del Himalaya. Después de subir el puerto de Baralacha La (4.918m) y de pasar por el precioso lago de Suraj Tal, nos espera una nueva y larga bajada para adentarnos en Lauhal, donde el paisaje vuelve a cambiar drásticamente.De repente, parecía que estuviéramos en los Alpes suizos. Pinos, hierba, colores verdes de diferentes tonalidades, montañas nevadas... ¡Un contraste realmente espectacular!

La última subida de este recorrido fue la de Rotang La (3.988m). Nos invadieron sentimientos encontrados, por una lado la alegría de haber alcanzado nuestro objetivo, por otro, la tristeza de dejar atrás los bellos paisajes que acabábamos de recorrer. A pesar de todo, la llegada a la cima fue una explosión de felicidad: lo conseguimos!!!!

A nuestra llegada a Manali, después de una bajada de 50 kilómetros, nos alojamos en un pueblito cercano llamado Vashist. Llega el momento de celebrar y de reponer fuerzas: un super pika y una pizza gigante!

NEPALERAKO BIDEAN

Nepalerako bideari ekin aurretik Manaliko inguruaz gozatzeko aukera izan genuen. Bitxia da nola uztartzen diren turistentzako jatetxe eta hotelak etxe zahar eta baserriko bizitza eta giroarekin.


Hori bai, natur ingurune ederrean.


Manalitik irten eta lehenengo gauza Koldoren bizikleta (Manbruka) medikuarenera eramatea izan zen. Bide luzea dugu aurretik eta osasunez ongi egotea ezinbestekoa da, baita bizikletentzat ere.


Beas ibaia ondoan genuela ekin genion bideari. Manali inguruan kirol-abentura oso zabaldua dago eta horien artean Beas ibaian behera raftinga egitea.


Hasiera hasieratik konturatu ginen aldaketa bortitza egongo zela orain arte ikusi dugunaren eta aurretik datorkigunaren artean. Bi egunean altueraz jaitsi eta tenperaturan gora jo genuen. Aspaldian gordeta genituen bizikletarako galtza motzak eta mauka motzeko nikiak alforjen azpialdetik atera ditugu. Paisaia ere izugarri aldatu zitzaigun basoen eta oihanen berdea agertuz.




Bide nagusia ekidin eta bigarren mailako errepideetatik ibilira gara. Shimlarako bidean gindoazela bidean aurkitutako jendeari galdetuz bide laburragoa gomendatu ziguten, hurrengo egunean beste bide labur bat gomendatu ziguten beste batzuek… horrela ibili gara mendi magaletan gora eta behera trafiko astunetik ihesi.



Duela hiru egun lotarako toki bila hasi eta ez genuen ezer aurkitzen. Gaua bazetorren. Han eta hemen galdezka hasi eta azkenean indiar nekazari batek berarekin joatea proposatu zigun. Bere baserri ondoan jarri genuen kanpin-denda eta afaltzeko eta gosaltzeko mokadutxoa ere lortu genuen. Ainhoa gustura ibili zen gizonari gure ibilbidearen berri ematen.


Eta etxeko-andrea afaria prestatzen.


Jendeak egin ohi digun galdera bat hauxe da: “Zer jaten zenuten?” Ba orain arte, turismo guneetatik at, gehien jan duguna honako hau da:


Arroza, Dhal eta, ahal denean, barazki batzuk. Arrozaren gainean ikusten den kolore horiko horixe da Dhala. Dilistaren antzeko lekalea da. Ontzitxoan dagoena barazkiak dira, kasu honetan, ilarra eta patata egosia. Ez dago batere txarra! Hori bai, egunero berdina jan behar duzunean…

Eta jarraian gure bidaiakoa amesgaizto eta burukomina. Kokoteraino gaude bozinez!!! Edozein momentuan, inolako arrazoirik gabe, beharrik gabe, bozinak jo eta jo dabiltza Indiako gidariak. Kamioi, auto edo moto, berdin da, jasanezina bihurtzen da batzuetan. Eta animatu egiten dituzte gainera!


Hinduismoa modu askotan agertu zaigu bidean zehar. Gizon hau, bere familiarekin, jainko hinduen estatuak margotzen zebilen errepide ondoan gero saltzeko.


Ez dakigu ea konturatu den, baina alabatxoa du jainkosarik ederrena.


 Prozesioak


Erromesak


Hainbeste hinduen artean Sij erlijioak eta bere tenpluek ere lekua badute. Paonta Sahib hiriko tenplua adibidez.


Baina hinduek txoko sakraturik baldin badute, hori Ganges ibaia da. Guk Rishikesh hirian egin dugu topo ibai sakratuarekin.



Hortxe gaude orain, Rishikeshen, atseden hartu eta Nepaleko mugarainoko bidea nola egin pentsatzen. Alde batetik trafikoa ekidin nahi dugu, baina beste aldetik, autobusa hartzeko gogorik ere ez dugu. Ikusiko da.


CAMINO A NEPAL

Antes de emprender el camino hacia Nepal, tuvimos la oportunidad de disfrutar de los alrededores de Manali. Sorprende ver la mimetización de hoteles y restaurantes para turistas con el tradicional ambiente rural de la zona. Todo ello en un bonito enclave natural.

Lo primero que hicimos al salir de Manali fue poner a punto la bicicleta de Koldo (Mambruka). Después, emprendimos el camino dejando a un lado el río Beas, en el cual se practica deporte de aventura donde el rafting destaca entre los demás.

El cambio entre lo que hemos visto hasta el momento y entre lo que nos toca ver ahora es notable. La temperatura ha subido y por lo tanto, hemos tenido que sacar del fondo de las alforjas los pantalones cortos y las camisetas de manga corta.

Hemos dejado de lado la carretera principal y nos hemos decantado por caminos secundarios. Gracias a los consejos que la gente nos ha ido dando, hemos conseguido evitar el tráfico, cambiando la ruta.

Hace tres días estuvimos buscando un sitio para dormir. Se acercaba la noche y no teníamos nada acordado hasta que al final, un agricultor nos ofreció que fuéramos con él. Plantamos la tienda de campaña junto a su casa y conseguimos algo que llevarnos a la boca para cenar y para desayunar. Ainhoa disfrutó explicando a nuestro nuevo amigo nuestro plan, mientras que su mujer preparaba la cena.

Es muy común que nos pregunten de qué nos alimentamos cuando estamos de viaje. Y la respuesta es sencilla: siempre que nos salimos de los clásicos circuitos turísticos el arroz es la base de nuestra alimentación. Arroz, dhal y verduras (siempre que se puede). El dhal es una legrumbre muy parecida a las lentejas. Este plato nos gusta, eso sí, cuando toca comerlo durante muchos días... la cosa cambia.

Pero sin duda alguna, la pesadilla de nuestro viaje no tiene nada que ver con la comida. Se trata del molesto sonido de las bocinas. Estamos hartos de tanto ruido... En cualquier momento y bajo cualquier pretexto, los conductores de la India hacen uso de ella. Para colmo, ¡también la utilizan para animarnos!

Ahora estamos en Rishikesh, descansando un poco y pensando cómo hacer el camino hacia Nepal. Por un lado, queremos evitar el molesto tráfico, pero por otro no queremos coger el autobús. Así que ya se verá.


AGUR INDIA

Rishikeshen Ganges ibaiarekin topo egin eta bertako giro erlijiosoa ikusteko aukera izan genuen.



Baina ez zen ezer izan Haridwarrekoarekin alderatuz. Haridwar Indiako hiri sakratuetariko bat da eta oso argi ikusi genuen hori jendez gainezka baitzegoen hiria. Rishikehen bezala, bertatik ere pasatzen da Ganges ibai sakratua. Batzuek ibaian aberastasun espirituala bilatzen duten bitartean…




Besteek zuzenean aberastasun materiala bilatzen dute.





Zur eta lur geratu ginen jende pila ibaian eta inguruetan zuloak eginez txanpon edo baliozko zer edo zeren bila aurkitu genuenean. Ulergaitza da hain toki sakratutzat dutena nola dagoen hain zikin.

Gaua etortzearekin batera ibaiari bedeinkazioa eskaintzen diote. Ibaiaren bi ertzetan pilatzen da jendea eta hostoak, txalupatxoak balira bezala, uretan jartzen dituzte lore eta kandelekin ibaiari eskaintzak eginez.




Gangesi agur esan genion gure Nepalerako bidean. Egia esan behar bada, lehendik sinesmen espiritual gutxi bagenuen, ikusitakoak ikusita, are eta gutxiago!

Trafikotik ihesi egin nahian tigre erreserba batekin topo egin genuen, baita gurutzatu ere. Tigre askorik ez genuen topatu, horren ordez oihan itxia eta bizikletak bultzatzera behartu gintuen hondarra.



Nekazal giroa ere oso zabaldua ikusi dugu. Azukre kainaz eta arroz soroz jositako landa zabalak gehien bat.



Eta India utzi aurretik, Sij erlijioaren tenplu zinez ederra.




Azkenean iritsi ginen mugara eta egiari zor, beste gauza bat espero genuen. India eta Nepalen artean dagoen kilometro eta erdiko bidea harriz josita dago asfaltorik gabe, zaldiz bultzatutako gurdiak gora eta behera, tximuak borrokan eta bi aldeetan bulego bezala bi “txiringito”. Herrialdeetako banderarik ere ez dago! Harrituta utzi gintuztenak Indiatik Nepalera bizikleta bultzaka topatu genituen pertsonak dira. Azukrez, arrozez eta bestelako lehengaiez betetako zakuak bizikleta gainean jarri eta hala-nola bultzaka pasatzen dute muga. Horiek bai alforjatzarrak!



Indiari agur esateko ordua iritsi zaigu.  Ia bi hilabete eman ditugu Indian zehar bizikletaz eta 1.900 kilometro egin ditugu. Kashmir musulmanetik Ladakh budistara eta azken honetatik India sakonera. Egia esan, bai Kashmir eta bai Ladakh India baino beste herrialde batzuk direla esango genuke. Dal eta Nagin lakuetatik Himalayako mendietara eta mendi erraldoietatik Ganges ibaira, egun guztiak oso biziak izan dira, gure zentzumenentzat atseden gutxirekin. Begientzat paisaien edertasunagatik, sudurrentzat usai nahasketa bortitzengatik eta belarrientzat bozina jasangaitzengatik.

Oroitzapen onekin geratzea gustatzen zaigu eta momentu on asko izan ditugu. Baina bat berezia izan bada, hori Himalaya mendikatea igaro genuen eguna izan da, Barachala La mendatean. Hona hemen momentu horiek.






AGUR INDIA
Nada más llegar a Rishikesh nos hemos encontrado con el famoso y sagrado río Ganges, donde hemos observado de primera mano el ambiente religioso que en él se repira. 

Nos ha sorprendido mucho ver a la gente, dentro y fuera de río, haciendo agujeros en la tierra en busca de monedas o de cualquier objeto valioso. Imposible también de enterder cómo siendo un lugar sagrado puede estar y está tan sucio. Más tarde, cuando llega la noche, los fieles piden la bendición al río y agrupados en las orillas de éste, arrojan flores, hojas y velas al agua a modo de ofrenda.

Nos despedimos del Ganges en nuestro camino hacia Nepal, a decir verdad, si hasta ahora nuestras creencias espirituales eran más bien escasas, una vez visto esto perdimos del todo la fé!

Huyendo del tráfico nos encontramos con una reserva natural de tigres que atravesamos sin problemas. Eso sí, en esta ocasión, a causa de la arena, tuvimos que ir empujando nuestras bicicletas. La India nos despidió con un último regalo antes de atravesar la frontera: un templo de religión Sig realmente bonito.

Al final llegamos a la frontera entre los dos paises: esperábamos otra cosa a la llegada. Atravesamos el último kilómetro y medio entre India y Nepal lleno de piedras, monos peleando y carros de caballos que continuaban sus caminos de un lado para otro. Dos chiringuitos nos daban la bienvenida al país. ¡Allí no había ni banderas!

Después de casi dos meses en la India y 1.900 kilómetros a nuestras espaldas, ha llegado el momento de decir adiós a la India. De la zona musulmana de Kashmir pasamos a la zona budista de Ladakh y después nos adentramos en la India más profunda, mas auténtica. Recorrimos los lagos Dal eta Nagin camino del Himalaya, pasando por una cordillera de gran altitud hasta desenbocar en el sagrado río Ganges. Ha sido toda una experiencia para nuestros sentidos: maravillosas vistas para contemplar, mezcla de fuertes olores, extraños para nosotros, y el ensordecedor y diario ruido de las bocinas.